Ekonomia -
2001ko arrantza kuotak
EBk legatza iberiar uretan arrantzatzeko kuota % 15 handitu du
Europako Batzordeak iparraldeko legatza arrantzatzeko kupoa ezik, Espainiak egindako eskakizun gehienak bete ditu.
Erredakzioa
Europar Batasuneko (EB) Arrantza ministroek, guztien adostasunarekin, 2011rako arrantza kuotak hitzartu dituzte, Kris Peeters EBko alor honetako presidenteak adierazi duenez.
Legatzari dagokionez, EBk ehuneko hamabost igo du iberiar uretan (Kantauri itsasoa, Galizia, Portugal eta Kadizeko Golkoa). Hala ere, Maria Damanski Europako Arrantza komisarioak esan du iparraldeko legatzaren kasuan, 2010eko kuotak mantenduko direla.
Hiru egun negoziatzen aritu ostean, Arrantza Kontseiluak EBk aurkeztutako bigarren eskaintza bat onartu du. Hasiera batean Bruselak egindako proposamena bezain zorrotza ez den arren, kalak babesteko ildo batzuk mantendu ditu.
Rosa Aguilar Ingurugiro ministroak esan duenez, akordio horren arabera, ontzi espainiarrek ez dute murrizketarik izango bakailaoa arrantzatzeko. Hori izan da, hain zuzen ere negoziazioa zaildu duena; izan ere, herrialde asko kaltetzen ditu.