Ekonomia -

Hirugarren hiruhilekoko datuak

Espainiak enpleguaren bigarren jaitsiera handiena izan du Europan

Hain zuzen ere, Espainian % 0,7 jaitsi da enplegua. Jaitsiera handiena Estonian (% 0,8) jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak enpleguaren Eupar Batasuneko bigarren jaitsiera handiena izan zuen aurtengo hirugarren hiruhilekoan, Eurostat estatistika erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Datuak dituzten 21 herrialdeetatik, 13tan sortu egin dituzte lanpostuan uztaila eta iraila artean, 8tan galdu egin dituzte, eta batean, Herbeheretan, datua egonkor egon da.

Espainian, enpleguak % 0,7 jaitsiera izan du, Bulgarian, Grezian eta Danimarkan bezala. Haien gainetik, Estonia dago, % 0,8 egin baitu behera bertan.

Aitzitik, enpleguaren hazkunde handienak Letonian (% 2), Erresuma Batuan (% 0,6) eta Hungarian (% 0,5) jazo dira.

Europar Batasuneko ekonomia nagusietan zenbaki positiboak izan dituzte. Hori horrela, Erresuma Batuan eta Alemanian % 0,3 hazi da enplegua, eta Frantzian % 0,2. Italian, berriz, % 0,1 jaitsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea