Ekonomia -
Zorra
Espainiak laster argituko ditu Moody's-en zalantzak, Salgadoren ustez
Arriskuak neurtzeko agentziak jakinarazi duenez, Espainiako zor subiranoa aztertuko du eta baliteke kalifikazioa jaistea.
Erredakzioa
Elena Salgado bigarren presidentordearen hitzetan, Moody''s arriskuak neurtzeko agentziak ez du Espainiako zorraren kalifikazioa jaitsiko datozen hiru hilabeteotan; izan ere, "epe laburrean" Espainiak erakunde horren zalantzak argituko ditu.
Moody''s-ek gaur iragarri duenez, Espainiako zor subiranoa aztertuko du eta baliteke horren kalifikazioa jaistea, 2011n Espainiak berfinantzaketari ekin beharko dionez arriskua egon litekeelakoan. Egun, "Aa1" kalifikazioa du Espainiak.
Joan den irailean, Moody''s-ek Espainiako zorraren maila "AAA" kalifikaziotik (gehiengo nota) "Aa1"era jaitsi zuen, ekainetik aurrera arreta berezia jarri eta gero.
Agentziaren zalantzen aurka egin aurretik, prentsaurrekoan Salgadok argi utzi du Moody''s-ek ez duela “Espainiako kaudimenari eta zorrari buruzko inolako zalantzarik", eta, espresuki esan duela “Espainiak ez duela kanpo laguntza finantzariorik behar izango".
Salgadoren hitzetan, Moody''s-en zalantzak piztu dituzten hiru arazoak laster konponduko dira.
Defizitaren harira, erkidegoetako aurrekontuak hirugarren hiruhileko honetan nola garatzen ari diren erakusten dituzten datuak iragarriko dituzte datorren astean, Salgadoren esanetan, eta orduan “Moody''s-ek eta gainerako guztiek arriskurik ez dagoela eta urte honetarako zegoen defizit aurreikuspena (% 2,4) beteko dela ikusiko dute”.