Ekonomia -

Bruselan

EBk Lisboako Ituna aldatuko du erreskate funtsa iraunkorra izateko

27ek lortutako akordioak aldaketak eragingo ditu Itunean, besteak beste, referendumak saihestuko dituzte. 2013ko urtarrilean sartuko da indarrean, aldi baterako erreskate funtsa amaitzen denean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko agintariek erreskate funtsa iraunkorra izateko Lisboako Ituna erreformatuko dute finantzazio arazoak dituzten herriei laguntzeko.

27ek lortutako akordioak 136. artikuluaren aldaketa sinple bat eragingo du referendumak saihesteko eta 2013ko urtarrilean indarrean sartzeko, aldi baterako erreskate funtsa amaitzen denean.

"Ituna aldatzeko akordioa lortu dugu", esan du Herman Van Rompuy EBko Kontseiluko presidenteak Tweeter bidez.

"Euroa erabiltzen duten Euroguneko kideek egonkortasun tresna bat ezarri ahal izango dute, eta Euroguneko egonkortasuna babesteko abian jarriko lukete ezinbestekoa balitz", azaldu du Van Rompuyk "tweet" batean.

"Edozein finantza laguntzak baldintza zorrotzak izango ditu", gaineratu du.

Ildo horretan, Alemaniak eskatuta, laguntza hori behar-beharrezkoa bada soilik erabiliko dute eta baldintza zorrotzekin.

Akordioa ahobatez eta azkar adostu dute.

EBko estatuburuek eta gobernuburuek euroaren aldeko adierazpena adostuko dute ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea