Ekonomia -
Espainiako Bankuaren datuak
Erkidegoen zorra % 27,3 hazi da uztaila eta iraila artean
Autonomia erkidegoen zorra Espainiako barne produktu gordinaren % 10 baino handiagoa da historian lehen aldiz.
Erredakzioa
Espainiako autonomia erkidegoen zorra % 27,3 hazi zen urteko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuak alderatuta. Guztira, zorra 107.624 milioi eurokoa da, hots, barne produktu gordinaren (BPG) % 10,2koa. Inoizko handiena da Espainiako Bankua datuok biltzen hasi zenetik.
Zorra handitu egin da krisi ekonomikoaren ondorioz, gastuek gora egin baitute, baina diru-bilketak behera.
Espainiako Bankuaren arabera, zorrak goranzko joera abiatu zuen 1995 urtetik, eta urtero marka historikoak ezartzen ditu, azken urteetan egonkortasun konpromisoa hartu bazuten ere.
Udalak ere joera berberan daude, eta haien zorra 36.226 milioi eurokoa da dagoeneko, hots, duela urtebete baino % 4,6 handiagoa.
Orotara, Espainiaren zor publikoa (Estatu zentrala, erkidegoak eta udala) 611.198 milioi eurokoa da, hau da, BPGren % 57,7.