Ekonomia -
Izendapena
Felipe Gonzalez Gas Natural Fenosako kontseilari berri izendatu dute
126.500 euro jasoko ditu urtean, eta zenbateko hori handitu egingo da batzorderen batean parte hartu edota horietakoren bat zuzentzen badu.
Erredakzioa
Gas Natural Fenosako administrazio kontseiluak Felipez Gonzalez Gobernuko presidente ohia izendatu du gizarteko kontseilari, konpainiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Gas Natural Fenosak "estatu-politikari moduan izan duen onespenagatik, eta Latinoamerikarekin duen harreman estuagatik kontseilari izateko pertsona aproposa da" adierazi du Felipe Gonzalezi buruz. Enpresa hori hegoaldeko hainbat herrialdetan oso errotuta dago duela hemezortzi urtetatik.
Kontseilari burujabe batek jasoko duen oinarrizko ordainketa 126.500 eurokoa izango da, eta atxikipenak kendu ondoren, 82.000 eurotan geratuko litzateke. Zenbateko hori igo egin daiteke batzorderen batean parte hartuz gero edota horietako baten buru izanez gero.