Ekonomia -

Lan-gatazka

Aire-kontrolatzaileek eta AENAk negoziazioei ekingo diete astelehenean

Negoziazioentzako egutegi zehatz bat egon ez arren, AENAko iturriek jakinarazi dute astelehenean hasiko direla eta astean zehar areagotuko direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-kontrolatzaileek eta AENAk hitzarmen kolektiboaren negoziazioei ekingo diete datorren astelehenean.

USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuaren hitzetan, azken hilabeteotan dekretu eta lege bidez antolatuak izan ostean, negoziazioaren bideari berriro ekitea adostasuna eta hitzarmena lortzeko bide egokia da.

Negoziazioentzako egutegi zehatz bat egon ez arren, AENAko iturriek jakinarazi dute astelehenean hasiko direla eta astean zehar areagotuko direla; dena den, lehen harreman bat izango dela azpimarratu dute.

Azken orduotan harremanak areagotu dituzte eta egutegi txiki bat ixtea lortu dute, USCAren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea