Ekonomia -

Moody's agentzia

EAE 'lehentasunezko' toki batean mantentzen da, Jaurlaritzaren ahotan

"Europako administrazio publikoen artean lehentasunezko" toki batean mantentzen du EAE Moody's kalifikazio agentziak, Gasteizko Exekutiboak adierazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody''s kalifikazio agentziak AAAtik AA1era jaitsi du Euskal Autonomi Erkidegoaren kalifikazioa, baina Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, "Europako administrazio publikoen artean lehentasunezko" toki batean mantentzen da EAE.

"20 puntuko eskala bat du bere kalifikazio sisteman rating agentziak, horrela azken ekintza honekin 20 puntu horietatik 19 izango genituzke, edo 10etik 9,5", azaldu du Gasteizko Exekutiboko iturriek.

Zentzu horretan, "erkidegoen artean ratingik onena du Euskadik, eta Europako eskualdeen artean Bavierak eta Parisek soilik gainditzen dute", azpimarratu du Jaurlaritzak.

Moody''sen arabera, azken bi ekitaldietan zorrak gora egin du EAEn eta horregatik kalifikazioa jaitsi dio agentziak. Hala ere, 2010eko aurrekontuekin alderatuta, 2011ko proiektuak zorra % 50 murriztuko duela gogorarazi du Lopezen Gobernuak. Era berean, oreka egitasmoetan ezarritako egonkortasun helburuak betetzen ari direla erantsi du Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea