Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Positibotzat jo dute PSE, PP, PNV eta EA alderdiek Kutxaren iragarpena

Barredaren (PP) hitzetan, "hobeto" proposatu dute; Egibarren (EAJ) arabera, "hirugarrenean aurrera ateratzen bada, primeran"; Pastorren (PSE) ustez, "hiru kutxen izaerari eusten dio" proposamenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Mas que Palabras" Radio Euskadiko saioan, José Antonio Pastor (PSE), Leopoldo Barreda (PP), Joseba Egibar (PNV) eta Juanjo Agirrezabalaga (EA) bat-egite hotzaren gaineko aho bateko balorazioa egin dute, baina ñabardurekin.

Leopoldo Barredak (PP) ohartarazi duenez, bat-egite hotz horren nondik norako teknikoak "kutxen ardura izan behar dira, ez alderdiena". Horren hitzetan, "hobeto" proposatu dute oraingoan eta ez dira jeltzaleen interes politikoak gailendu.

"Birritan saiatu gara, eta hirugarrenean aurrera ateratzen bada, primeran", adierazi du Joseba Egibarrek (EAJ).

Jose Antonio Pastorren (PSE) ustez, "hiru kutxen izaerari eusten dio" proposamenak.

Kutxako batzordeak erabaki hori hartu du zenbait alderdiek euren jarrera aldatu dutelako. Kutxako batzordeak ezezkoa eman zuenez, 2008an proiektua ez zen aurrera atera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea