Ekonomia -
Akordioa
Metroko lanuzteak bertan behera utzi dituzte, akordioa lortu ondoren
ELA sindikatuak adierazi duenez, aste honetako lanuzteak bertan behera utzi dituzte.
Erredakzioa
Bilboko Metroko zuzendaritza eta Enpresa Batzordea akordioa adostu dute gaur arratsaldean. Gabonetan zerbitzua emango dutela erabaki dute, eta aste honetako lanuzteak bertan behera utzi dituzte.
Azken orduko akordioa izan da, aldeek azaldu dutenez. Hitzarmenaren ondorioz, bihar hasi behar zituzten lanuzteak bertan behera utzi dituzte.
Antza, ELA sindikatuak zuzendaritzaren akordioa onartu egin du. Bilboko Metroko zuzendaritza eta Enpresa Batzordea akordioa adostu dute gaur arratsaldean. Gabonetan zerbitzua emango dutela erabaki dute, eta aste honetako lanuzteak bertan behera utzi dituzte.
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarrita eduki arren, metroko zuzendaritzak ahalegin berri bat egin nahi izan du eta arratsalde osoa izan da sindikatuekin batzartuta.
ELA, CC.OO eta UGT-k onartu egin dute azken eskaintza hau eta greba bertan behera geratu da. Metro Bilbaoko presidente Ernesto Gascok oso baikor baloratu du akordioa.
Lortutako akordioaren arabera, Gabon gaueko metro zerbitzua goizaldeko 1:00etara atzeratuko dute, hau da aurretik proposatutakoa baino ordu erdi beranduago hasiko da zerbitzua.
Gau honetan boluntarioak bakarrik egingo dute lan eta zerbitzuaren sarritasuna honi lotuta joango da. Momentuz 30 minuturo zerbitzuak emateko moduan dagoela metroa esan du Ernesto Gascok.
Gutxieneko zerbitzuetan tokatu ezkero ezin zaio uko egin lanari, eta orain lortutako akordio honi esker boluntarioekin bakarrik kubrituko da txanda. Gabon gatean, Gabon Zaharretako gehigarri berdina kobratuko dute langileek, hau da 350, euroko gehigarria.