Ekonomia -

2 milioi bidaiari

2010ean Euskadik etorritako turista kopuruaren marka hautsiko du

Urtarriletik urrira bitarteko hazkunde metatua 2009koa baino % 12 handiagoa izan da sarreren kopuruari eta ostatu-gauen kopuruari dagokienez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo lehen 11 hilabeteetan Euskadik 2.087.669 turista jaso ditu eta kopuru horrekin dagoeneko gainditu ditu 2009 urte osoko zifrak. Eustatek gaur emandako datuen arabera, 2007ko datu orokorrak berdindu dira. Orain arte, 2.093.346 bidaiari gerturatu dira Euskadira eta, horregatik, euskal turismoaren historiaren urterik onena izan daiteke 2010.

Euskadiko hotelek % 12,3ko hazkunde metatua izan dute. Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, bestalde, aurtengo hazkunde metatua % 12,1 izan da, joan den urtearekin alderatuz gero. Datu horiek guztiek berresten dutenez, 2010 euskal turismoaren historiaren urterik onena izango da.

Datu bikain horiek Eusko Jaurlaritzak bultzatutako estrategia berrien ondorioa dela adierazi dute Turismoko arduradunek. Aurten, turismo-marka berria eta "Euskadi goza ezazu" lelo berria sortzearekin batera, Euskadi bere indar nagusietako baten gainean kokatzea lortu dugu, emaitza benetan bikainak erdietsita, gaineratu dute. Gainera, Jaurlaritzak marketin-plan berria onartu du, sustapen-politika berriak landuz eta Euskadiko turismo-produktuak birdefinituz, gure indarra sendotzea ahalbidetu duena. Eta nabarmentzekoak dira, halaber, Euskadi atzerrian sustatzeko Turespañarekin elkarlanean egindako proiektuen emaitza onak.

17 hilabeteko hazkunde jarraitua

Datuen azterketatik zenbait ondorio atera ditu Jaurlaritzak. Besteak beste, Euskadik 17 hilabeteko hazkunde jarraitua daramala eta, azaldu dutenaren arabera, joan den urteko uztailean hasi zen joera-aldaketa hori.

Lurraldez lurralde, urteko lehen 11 hilabeteetan metatutako datuek honako balantze hau eman dute: Araban sarrera kopurua % 23,1 hazi da, Bizkaian % 10,8 eta Gipuzkoan, % 9,9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea