Ekonomia -
Greba Bizkaiko dendetan
Sindikatuen jarrera 'zentzugabetzat' jo du Bizkaiko patronalak
Sindikatuek Bizkaiko dendetako lankidetza hitzarmena eguneratzeko greba deitu dute abenduaren 23an eta 24an eta urtarrilaren 7an.
Erredakzioa
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren ustez, sindikatuek datorren abenduaren 23an eta 24an eta urtarrilaren 7an dendetan deitutako greba "zentzugabea" da; sindikatuek Bizkaiko dendetako lankidetza hitzarmena eguneratzeko eskatu nahi dute.
Patronalaren hitzetan, sindikatuek ez dute Gabonetako kanpaina kontutan izan; izan ere, kanpaina hori "ezinbestekoa da enpresa askoren iraupenerako", eta "ez dira konturatzen enpresari askok lanpostuak mantentzeko egiten duten ahalegin handia". Ildo horretan, Bizkaiko dendarien soldata Estatuko altuenetarikoen artean eta lanaldia txikienetarikoen artean daudela gogoratu dute.
Kontsumitzaileei kalte gehien egiten zaienean greba deitu izana kritikatu du Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak; hori dela eta, "zuhurtasun eta erantzukizun maila guztiak" gainditzen dituztela esan dute.
Patronala negoziatzen jarraitzeko asmoa azaldu du, baina "Gabonetako kanpaina enpresa askoren iraupenerako beharrezkoa" dela ulertu behar dute.