Ekonomia -
Osoko Bilkura
Zapatero: 'Espainiak bost urte beharko ditu desorekak gainditzeko'
'Adostasuna'ren alde jokatzeko eskatu die Kongresuko taldeei, hurrengo erreformei bultzada eman ahal izateko.
Erredakzioa
Espainiak bost urte beharko ditu bere "desorekak" gainditzeko, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen iritziz. Euroaren egoeraz aritu dira gaurko osoko bilkuran. Zapaterok eta Mariano Rajoy PPko buruak bat etorri dira erreformak bultzatzeko garrantziaz hitz egitean.
Zentzu honetan, "adostasuna" eskatu du Zapaterok datozen erreformei bultzada ematerako orduan. Bere hitzetan, oinarrizko "desorekak" konpontzeko bost urte beharko ditu Espainiak.
Zapaterok kritika ugari jaso ditu erretiroa 67 urtera atzeratu beharra dagoela esateagatik, baina gaurko osoko bilkuran neurri horren alde agertu da berriro.
Madrilgo Kongresuko talde gehienek euroaren egonkortasunerako Europar Batasunak proposatutako neurriak babestu dituzte.
Presidenteak esan duenez, azken hamabost urteetan izan den hazkundearekin bukatu du krisi ekonomikoak. Bere hitzetan, Espainiaren "ekoizpen maila baxua" agerian utzi du krisiak, eta hori "guztion arazoa" dela nabarmendu du.