Ekonomia -
Erregaien salneurria
Gasolina merketu eta gasoleoa garestitu da
Gasolinak behera egin du aurreko hiru asteetan gora egin ostean, eta, gasolioa, berriz, gero eta garestiago dago.
Erredakzioa
Gasolina merketu egin da azken astean, aurreko hirurak gero eta garestiago izan osten. % 0,56 merkeagoa da litroan; 1,235 eurotan dago gasolina litroa. Gasoleoa, berriz, urteko maximoaren mailan kokatu da, 0,17 garestitu baita, 2008ko maila berreskuratuz.
Abenduaren 16ko astearekin alderatuta, 95 oktanoko gasolina 56 zentimo merketu da; orduan, 1,242 eurotan zegoen litroa.
Gasolioak, berriz, lau igoera izan ditu jarraian, litroko 1,666 eurotan ezarriz, eta 2008ko irailaren 15etik (1, 185) izan den prezio altuenera iritsi da.
Urtean zehar gasolinaren prezioak % 13,3-ko igoera izan du, gasoila % 18,14 garestitu den bitartean.
Espainian erregaiak 27ko Europan eta 16koan (euroaren zona) baino merkeagoak dira. Era horretan, 95 oktanoko berun gabeko gasolinak 27ko Europar Batasunean litroko 1,407 euro balio ditu eta 16koan 1,435. Lehenengoan, automobilgintzan gasoleoaren prezioa 1,263 eurokoa da eta bigarrengoan 1,244 eurotakoa.