Ekonomia -

Zordunak

159 zergadunek 453 milioi euroko zorra pilatzen dute Bizkaiko Ogasunarekin

Iazko zerrendari dagokionez, hamar zordun gehiago sartu eta sei irten dira; hala, zordun handiek pilatutako zorra 11.027.427,09 euro handiagoa da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borondatezko epea igaro ondoren ordaindu gabe zeuden zor edo zerga-zehapenak dituzten 159 zergadun daude Bizkaian, eta guztira 453.114.261,49 euroko zorra pilatzen dute, Foru Ogasunak agiri batean jakitera eman duenez.

Bizkaiko Foru Ogasunak zordun handien zerrenda argitaratu du, eta 2017ko abenduaren 31n milioi bat euro baino handiagoak diren ez ordaintzeak jasotzen dira bertan.

Iazko zerrendari dagokionez, hamar zordun gehiago sartu dira eta sei irten dira; hala, zordun handiek pilatutako zorra 11.027.427,09 euro handiagoa da orain.

Iruzur Fiskalaren Aurka Borrokatzeko Planaren baitan jasota dauden ekimenen artean, zerrenda hau argitaratzea dago, eta iruzur fiskala saihestea eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa sendotzea du helburu, iruzurrari aurre egiteko eta zigortzeko ekintzak osatzeko, agirian emandako azalpenen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak