Ekonomia -

Izendapenak

CEOEko presidenteordetzak 21tik 9ra murriztu ditu Rosellek

Euskadiko (Confebask), Asturiaseko (Fade) eta Andaluziako enpresarien ordezkari nagusiak Erakunde Enpresarialen Espainiako Konfederaziotik kanpo utzi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakunde Enpresarialen Espainiako Konfederazioko Zuzendaritza Batzordeak 21 presidenteordetzak 9ra murriztea adostu ditu aho batez. Juan Rosell presidente aukeratu berriaren hauteskundeetako aurkaria izan zen Santiago Herrerori presidenteordetza kendu, eta Batzorde Exekutiboko kide kargua mantendu diote, enpresarien iturriek jakinarazi dutenez.

Arturo Fernandez Madrileko enpresarien presidentea izendatu dute CEOEko presidenteorde lehena eta Jesus Terciado ohorezko presidenteorde. Gainerako presidenteordeak honakoak izango dira: Joan Gaspart; Pilar Gonzalez de Frutos, Unespa aseguru patronaleko presidenta; Juan Lazcano Eraikuntzako Konfederazio Nazionalekoa; Jesus Serafin FIAB elikagaien eta edarien patronaleko ordezkaria; Jesus Ferrer Confemetaleko ordezkaria; Rafael Ferrando Cierval Valentziako patronaleko ordezkaria; eta Jesus Morte Aragoiko patronaleko ordezkaria.

Bestalde, Asturiaseko, EAEko eta Andaluziako enpresariek beraien ordezkariak galduko dituzte.

Eraldaketa berriak kanpoan utzi ditu, halaber, Jesus Benegas teknologiako patronaleko ordezkaria eta energiako zein nekazaritzako sektore estrategikoetako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea