Ekonomia -

Erreforma

Toledoko Itunak pentsioei buruzko gomendioak bozkatuko ditu gaur

Testuan, Batzordeak argi utziko du ez dagoela adostasunik erretiro adina luzatzearen inguruan, eta errefusatu egingo du pentsioen izoztea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toledoko Itunaren Batzordeak pentsioen erreformari buruzko 23 gomendioen txostena bozkatuko du gaur, 11:00etatik. Testuan, argi utziko dute erretiro adina 67 urtera atzeratzeko proiektuak ez duela adostasunik.

Gobernuak urtarrilaren 28 arteko epea eman du erreforma adosteko. Hori horrela, Batzordeak gaur bozkatuko ditu aholkuak, eta ondoren urtarrilaren 25ean eztabaidatuko dituzte Kongresuan, hots, Ministroen Kontseiluak erreforma onartu baino hiru egun lehenago.

Testuan, gainera, Batzordeak seguru aski errefusatu egingo du hurrengo urterako aurrez ikusita dagoen pentsioen izoztea, eta Toledoko Itunean eztabaidatu barik halako neurri gehiago ez egiteko eskatuko dio Gobernuari.

Orain arte, PPk, ERC-IU-ICV taldeak eta BNGk boto partikularra aurkezteko asmoa agertu dute, batez ere erretiro adinaren gai polemikoan.

Batzordeak pentsioak kalkulatzeko kontuan hartzen diren urte minimoen kopurua ugaritzea proposatuko du (gaur egun 15 urte dira), eta 65 urtetik gora lanean borondatez jarraitzeko pizgarriak ematea ere.

Pizgarriak ''etxeko andreentzat''

Bestalde, "lan-merkatuan ez dauden ezkontideei" ere pizgarriak ematea aztertzeko deia egingo du azken testuak. Helburua, haiek ere pentsioak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea