Ekonomia -

'+Euskadi 09'

Baztertuak egoteko arriskuan zeuden 5.700 langabek lana lortu dute

Ekimen hori Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatu zuen udazkenean, 63 milioi euroko inbertsioarekin, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren adostasunarekin eta Eudelen babesarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baztertuak egoteko arrisku egoeran zeuden 5.700 langabek enplegua lortu zuten 2010. urtean ''+Euskadi 09'' planean aurreikusitako laguntza programari esker.

Ekimen hori Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatu zuen udazkenean, 63 milioi euroko inbertsioarekin, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren adostasunarekin eta Eudelen babesarekin.

Jaurlaritzak azaldu duenez, aurreko Gobernuak sustatutako enplegu-programa arruntek 5.150 kontratu egiteko aukera eman zuten.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuorde Javier Ruizek "arrakastatsu" gisa kalifikatu du esperientzia hori.

"Krisiak langabezia-tasaren hazkundean duen eraginaren gainean jardun ahal izan dugu, krisiaren zuzeneko eragina pairatzen dutenen kontratazioa ahalbidetuz, hau da, enplegua galdu duten eta langabeziagatiko kotizaziopeko prestaziorik jasotzen ez duten edo DBE jasotzen duten pertsonen kontratazioa".

Eusko Jaurlaritzak udalei eman dien laguntzaren batez besteko kopuruaren hazkundeak kontratazioen azken zifra murriztea ekarri du, hasiera batean aurreikusi zutenarekin alderatuta.

"Kalitatezko enpleguak sortzeko Sailaren konpromezuak diru-laguntzen zenbatekoa handitzera bultzatu gaitu, izan ere kontratu bakoitzeko hilean 1.500 euro izatetik 1.800 eurora igaro baita", sailburuak zehaztu duenez.

Programa horren diru-laguntzak jaso dituzten kontratuak honako eremu hauekin lotuta daude: teknologia berriekin; energia berriztagarriekin; ingurumenarekin; zuntz optiko bidezko banda zabaleko azpiegitura berrien garapenarekin; birziklatzearekin; hezkuntza-arloko eta ikastetxeetako ekipamenduen mantentze-lanekin; kultura, hezkuntza eta osasuna sustatzearekin; artea eta ondarea berreskuratzearekin; hurbiltasuneko edo gizartearentzako zerbitzuekin; eta landa-ingurunea berreskuratzearekin.

Orain arte garatutako beste arau batzuekin alderatuta, planak berrikuntza gisa biltzen du udal edo fundazio, elkarte eta abar moduko erakundeez gain, enpresa arruntek ere eska dezaketela diru-laguntza langabeak kontratatzeko. Horren ildotik, erakunde eskatzaileen % 31 enpresak izan dira.

Kontratuak nagusiki langabezia-arazoak zituzten eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak zituzten taldeekin egin dira, Ruizek azaldu duenez, hala nola gazteekin eta 45 urtetik gorakoekin, ikasketa-maila baxuena dutenekin, eta emakumeekin.

Hasierako helburua zen kontratazioen % 30 gutxienez Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen zutenek baliatzea, eta datuek adierazten du ehuneko hori ia % 35eraino igo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea