Ekonomia -
Urtea % 1,52an amaituko du
Euriborrak urtean 200 eurotan garestituko ditu hipotekak
Batez beste 120.000 eurotako hipoteka dutenek, 25 urtera eta % 0,8ko diferentzialarekin, urtarriletik aurrera hilean 527,53 euro ordainduko ditu batez beste.
Erredakzioa
Urtebeterako Euriborra, Espainian emandako hipoteken % 80k oinarritzat duten indizea, % 1,52 inguruan amaituko du urtea, 2009an baino 0,28 puntu altuago. Ondorioz, hipotekek gora egingo dute berriro, 200 eurotik gora garestituko dira.
Euriborraren eguneko tasa % 1,514an geratu da ostegun honetan, astezkenekoarena (% 1,519) baino bost milaren gutxiago. Urtea bukatzeko egun bakar baten faltan, Euriborraren hileko maila % 1,527an da.
Gauzak horrela, batez beste 120.000 euroko hipoteka duetenek, 25 urtera eta % 0,8ko diferentzialarekin, urtarriletik aurrera 5,27,53 euro ordainduko ditu hilero; hau da, hilean 17 euro gehiago eta urtean 204 euro gehiago.
Kontsumitzaileen elkarteek familien egoera ekonomikoa txarrera egiten ari dela ohartarazi du, batez ere, senitarteko guztiak langabezian dituzten familiena. Hori dela eta, 2011an etxebizitza bat erosteko asmoa dutenei Euriborra gora egiten ari dela kontuan izateko eskatu die.