Ekonomia -
Urtarrilaren 7an
Bizkaiko saltokien greba saihesteko bilera egingo dute gaur
Iragan abenduaren 23an adostu zuten bilera egitea. Egun horretan, Gabonetara begira deituta zeuden lanuzteak bertan behera utzi zituzten sindikatuek, akordioa adostu ondoren.
Erredakzioa
Urtarrilaren 7ko greba saihesteko helburuarekin bilera egingo dute gaur Bizkaiko saltokien sindikatuek eta patronalak. Merkealdiaren lehenengo eguna da urtarrilaren 7a. Elkarrizketarako eta akordioetarako "prest" agertu da Cecobi patronala.
Iragan abenduaren 23an adostu zuten bihar bilera egitea. Egun horretan, Gabonetara begira deituta zeuden lanuzteak bertan behera utzi zituzten sindikatuek, akordioa adostu ondoren.
Sindikatuen ustez, erabaki horrek beste behin ere agerian utzi zuen patronalak lan-hitzarmena negoziatzeko "borondate gutxi edo borondaterik ez" duela.
Badira ia bi urte negoziazioak etenda daudela. Azken egunetan hurbiltze bat izan da bi aldeen artean eta sindikatuek adierazi dute eskaintza berria espero dutela patronalaren aldetik.