Ekonomia -

Langabeziaren datuak

Confebask: 'Geldiarazi egin da lan-merkatuaren narriadura'

EAEko patronalak nabarmendu du 2010 urtean lan-merkatuak "egonkortasun mailakatua" izan duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebask EAEko patronalak adierazi du gaur jakinarazi dituzten langabezia datuek baieztatzen dutela 2010 urtean "egonkortasun mailakatua" izan duela euskal lan-merkatuak, "aurreko urteetako narriadura geldiarazita".

Agiri batean, EAEko enpresaburuen elkarteak gogorarazi du urtea 7.760 langabe gehiagorekin bukatu dela, hau da, iazko datua baino "askoz txikoagoa" (27.564 langabe).

Gizarte Segurantzan kidetutakoen zenbakiak ere behera egin du, 4.557 pertsona gutxiago hain zuzen ere, iaz 27.500 gutxiago izan ziren bitartean.

"2010 urteak gorabeherak izan ditu enpleguaren garapenean, baina lan-merkatuaren ahultasuna erakusten jarraitzen du, hazkunde ekonomikoa behar baitu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea