Ekonomia -

EPA inkesta

6.800 langabe gutxiago zenbatu dituzte bigarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Guztira, 135.800 pertsona daude lanik gabe. Langabezia tasa % 10,12koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,93koa, berriz, Nafarroan.

ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 6.800 langabe gutxiago zenbatu dituzte urteko bigarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Guztira, 135.800 pertsona daude lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, 5.600 pertsonak aurkitu dute lana bigarren hiruhilekoan (- % 5,12). Orotara, 104.500 langabe daude eta langabezia tasa % 10,12koa da.

Euskadi da langabezia tasa txikiena duen Estatuko hirugarren lurraldea Nafarroaren (% 9,93) eta Aragoiren (% 9,97) atzetik. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan langabezia tasa % 7,55koa da, % 10,53koa Araban eta % 11,63koa Bizkaian.

Halaber, lanean ari direnen kopurua % 1,69 igo da (15.400 pertsona gehiago). Horrenbestez, jarduera tasa % 56,73an kokatu da.

Bestalde, Nafarroa da Estatuan langabezia tasa baxuena duen lurraldea (% 9,93). Zehazki, 1.200 pertsonak aurkitu dute lana azken hiruhilekoan. Guztira, 284.000 pertsona zeuden lanean eta beste 31.300 pertsona lanik gabe, bigarren hiruhilekoaren amaieran.

Estatu espainiarrean, ostera, 306.000 lagunek aurkitu dute lana eta, guztira, 3.490.100 langabe daude. Langabezia tasa % 15,28koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak