Ekonomia -

Kanpo-merkataritza

Espainian inbertitzeko deia egin die Zapaterok Txinako enpresei

Li Keqiang Txinako lehen ministro ordea Espainiako presidentearekin bildu da Moncloako Jauregian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Li Keqiang Txinako lehen ministro ordearen hitzetan, Espainiak hartutako neurri ekonomikoak egokiak dira eta hurrengo bi urteetan EBko hazkundearen buru izateko balio izango dute.

Era berean, Espainiak duen zor publikoaren alde Txinak duen konpromisoa berretsi du Lik.

Txinako ordezkaria Espainiako presidentearekin bildu da gaur Moncloako Jauregian.

Espainiak inbertitzeko deia egin die Zapaterok Txinako enpresei; izan ere, Espainia Europar Batasunera eta Iberoamerikara sartzeko plataforma bikaina.

Ildo horretan, harreman komertzialak hobetzeko, 2009ko urtarrilean hartutako akordioa betetzea adostu dute: herri bien arteko merkataritza 2011an 40.000 euroraino igotzea.

Bestalde, Espainiako turismoa txinatarren artean sustatuko dute. Gobernuko aurreikuspenen arabera, 2012an 300.000 txinatar etorriko dira Espainiara, eta 2020an milioi bat, Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak bultzatutako Txinako Turismo Planari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea