Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Unai Sordo: 'Erretiroa atzeratzen badute, greba orokorra izango da'
Unai Sordok esan duenez, Euskadiko CCOOk nahiago du "erretiratzeko adina 67 urtetan ezartzeko proposamena bertan behera uzte Gobernuak eta greba orokorrerako deialdirik egin behar ez izatea".
Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiaren aburuz, sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako deitu duten greba deialdiak "ez du zerikusirik pentsioekin" eta negoziatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du, "grebara joan behar ez izateko".
Alabaina, Espainiako Gobernuak erretiroa 67 urtetan ezartzeko proposamena atzera botatzen ez badu, "greba orokorrera jo beharko dugu". Ildo horretan, Euskadin greba deitzeko batasunik ez egotea deitoratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Sordok esan du sindikatu abertzaleen grebaren helburu nagusia "agenda propio bat markatzea baino ez da".
Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak esan du nahiago lukeela "Gobernuak proposamen hori bertan behera utziko balu, greba orokorrera deia egin behar izanik gabe".
Bizkaiko komertzioaren lan-gatazka jarri du adibide moduan. "Azken unera arte izan dira negoziatzen eta azkenean greba bertan behera utzi dute, langileentzako akordio on bat lortzea posible zela ikusi dutelako".
"Gu, pentsioen auzian, gauza bera egiten ari gara. Gobernuaren proposamenak aldarazten ahalegintzen ari gara, ez du greba orokorrik deitu nahi, baina Gobernuak bereari eusten badio, ezbairik gabe grebara joko dugu. Tamalez, Euskadin, greba bat baino gehiago izango da, sindikatu batzuek euren kabuz aritzea erabaki dutelako", azaldu du.