Ekonomia -
Eurostaten datuak
Espainiak EBko langabezia tasarik altuena izaten jarraitzen du
Eurogunean langabezia egonkor mantendu da, % 10, 1ean. Langabezi gutxien duen Estatua Holanda da, % 4,4arekin, Luxenburgo (% 4,8) eta Austriaren (% 5,1) aurretik.
Erredakzioa
Espainian langabeziak ez du aldaketarik izan azken hiru hilabeteetan eta % 20,6an jarraitzen du, Europar Batasuneko altuena, Eurostat Europako estatistika bulegoak jakitera emandakoaren arabera.
Espainian gertatu bezala, langabezia egonkor mantendu da bai eurogunean (% 10,1) eta bai Europan Batasun (EB) osoan (% 9,6).
Azken 12 hilabeteetan, langabetuen kopurua 606.000 pertsonatan handitu da EBn eta 347.000tan euroguneko herrialdeetan.
Espainiaren ondoren, langabezi tasa handiena duten herrialdeak Lituania (% 18,3) eta Letonia (% 18,2) dira. Hala ere, Eurostatek argitu bezala, bi herrialde hauen datuak 2010eko hirugarren hiruhilekokoak dira.
Holanda eta Alemania
Holanda da Europan langabezi gutxien duen Estatua (% 4,4), jarraian Luxenburgo (% 4,8) eta Austria (% 5,1) daude.
Alemanian, EBko ekonomiarik garrantzitsuenean, langabeziak % 6,7ari eutsi dio laugarren hilabetez jarraian. Frantzian, berriz, hamarren bat igo da, % 9,8ra iritsi arte.