Ekonomia -
Errekorretik gertu
Erregaien azken igoerak 2008tik izandako preziorik altuenean utzi ditu
Urtebetean, gasolina % 15,3 garestitu da eta gasolioa, berriz, % 20,2.
Erredakzioa
Gasolina eta gasolioaren prezioak litroko 1,256 eta 1,187 eurotan daude, hurrenez hurren, 2011ko hasieran. Zifra hauek 2008ko bigarren seihilekotik aurrera izandakoen artean altuenak dira eta urte hartan bertan izandako maximoetatik oso gertu daude.
Europar Batasuneko Petrolioaren Aldizkariaren arabera, 95 oktanotako gasolina % 1,7 garestitu da Gabonen aurreko astean izandako prezioarekin konparatuta (litroko 1,235 euro).
Gasolioari dagokionez, Espainiako gasolindegietan aurki daitekeen salneurria Gabonen aurrekoa baino % 1,8 altuagoa da.
Urte osoa kontuan hartuta, gasolina % 15,3 garestitu da, eta gasolioa, berriz, % 20,2.
Igoera hauen ondorioz, 50 litroko tanga betetzeko 69 euro behar dira, 2010eko hasieran baino zortzi euro inguru gehiago.
Gasolioaren kasuan, tanga betetzeak 65,2 euro balio ditu; hau da, aurreko urteko sasoi berdinean baino 9,8 euro gehiago.