Ekonomia -
Akordiorik gabe, hirugarrenez
Pentsioen eztabaidari helduko diote berriro gaur
Hirugarren egunez bilduta izan dira Gobernua eta sindikatuak. Valeriano Gomez Lan ministroa, Toxo eta Mendez buruzagi sindikalek 22 ordu eman dituzte bilduta hiru egunetan.
Erredakzioa
Gobernuak eta CCOO eta UGTren ordezkariek pentsioen erreformari buruz akordiorik lortu gabe amaitu dute asteburua, eta gaur negoziatzen jarraituko dute.
Valeriano Gomez Lan ministroa, eta Toxo eta Mendez CCOOren eta UGTren ordezkariak hurrenez hurren, ostiralean, larunbatean eta igandean, 22 ordu eman dituzte bilduta, 67 urterekin erretiroa hartzeko neurriaren inguruan adostasunik lortu barik.
Hori da, hain zuzen, elkarrizketetan oztopo egiten duena, Gobernuak egindako proposamena sindikatuek gogor arbuiatzen baitute; izan ere, greba orokor berri batekin mehatxatu dute langileen elkarteek (bigarrena izango litzateke, irailaren 29an lehenengoa egin eta gero).
Nolanahi ere, Gobernuak adierazi du urtarrilaren 28an, gehienez, onartuko duela pentsioen erreforma Ministro Kontseiluan.