Ekonomia -

Elkarretaratzea Bilbon

UDINE (Zamudio) azpikontratako langileak, hiru hilabete soldatarik gabe

MOS Marine enpresaren azpikontratako beharginak greba mugagabean dira. MOS Marine ITP konpainiaren azpikontrata da.

UDINE azpikontratako langileen protesta Bilbon. Argazkia: ELA
UDINE azpikontratako langileen protesta Bilbon. Argazkia: ELA
UDINE azpikontratako langileen protesta Bilbon. Argazkia: ELA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UDINE enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, hiru hilabete kobratu barik daramatzatela salatzeko, ELA sindikatuak jakitera eman duenez. Lantegia Zamudion (Bizkaia) du UDINEk. Beharginak greba mugagabean dira.

ELAk azaldu duenez, UDINE MOS Marine enpresaren azpikontrata da. Era berean, MOS Marine ITP konpainiaren birkontrata da. Iker Alustiza sindikatuaren Industria federazioko arduradunaren hitzetan, UDINE bezalako adibideek argi uzten dute ITP bezalako enpresa handien mozkinak esplotazioan eta azpikontratazioan oinarritzen direla.

“ITPren etekinen atzean langile asko prekarietatera eta miseriara zigortzen dituen azpikontratazio kate bat dago. UDINEren kasuan, beharginek hiru hilabete soldata barik daramatzate, eta ITPren erantzuna kaleratzea eta euren lana egiteko jende berria kontratatzea izan da”.

UDINEko langileek azpimarratu dutenez, “zor zaiena kobratu eta lanpostuak berreskuratu arte borrokan jarraituko dute”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia ELA Grebak Lana Ekonomia Albisteak Zamudio Sindikatuak