Ekonomia -
Garai berria
Amancio Ortegak Pablo Isla proposatuko du Inditexeko zuzendari
Ortegak datorren uztailean egingo duten akziodunen bileran proposatuko du Isla zuzendari berria izatea. Orain arte, Isla enpresako presidenteordea eta kontseilari delegatua izan da.
Erredakzioa
Amancio Ortega Inditexeko sortzaileak eta presidenteak Pablo Isla gaur egungo presidenteordea eta kontseilari delegatua proposatuko du enpresako zuzendari berria izateko. Ortegak datorren uztailean egingo duten akziodunen bileran iragarriko du erabakia.
Ortega akzio gehien dituen kidea da (% 59,23) eta Inditexeko langile guztiei eskutitz bat bidali die izendapena azaltzeko eta Administrazio Kontseiluan lanean jarraituko duela adierazteko.
Inditexeko iturriek adierazi dutenaren arabera, Islak enpresako kontseilari delegatua izaten jarraituko du.
Amancio Ortegak eskutitzan adierazi duenez, izendapen berriak garai berria irekiko duela eta "gaztetasunaren eta esperientziaren arteko konbinazioa" izango da.
Gaur egungo Inditexeko presidentearen aburuz, Islaren izendapena "enpresaren etorkizunerako onena da".