Ekonomia -

Metaposta

BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak Metapostarekin bat egin dute

Interneten 'kutxa gotor' elektronikoa abiaraziko dute. Horrela, euskal herritarrek agiriak doan jaso eta gordetzeko aukera izango dute, doan, segurtasunez, era iraunkorrean eta legezko balioaz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak Interneten kutxa gotor elektronikoa abiaraziko duen Metaposta proiektuarekin bat egin dute gaur.

Ekimen honen arduradunek prentsa ohar baten bidez jakitera eman dutenez, proiektuarekin bat egiteko lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilbon Mario Fernandez BBK-ko presidenteak, Xabier Iturbe Kutxako presidenteak eta Carlos Zapatero Vital Kutxako presidenteak.

BBK, Kutxa eta Vital kutxek Metapostako erabiltzaileen alta on line egiteko aukera eskainiko dute, banka elektronikoko sistemaren bidez, eta erabiltzaileei zuzendutako agiriak eta jakinarazpenak postontzi elektronikoetara igorriko dizkiete.

Horrela, euskal hiritarrek agiriak doan jaso eta gordetzeko aukera izango dute, doan, segurtasunez, era iraunkorrean eta legezko balioaz.

Mestaposta ''Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana'' ekimenaren barruan mamitutako proiektua da, hainbat herrialdetan (Danimarkan, besteak beste) arrakastaz diharduten antzeko ekimenetan oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea