Ekonomia -
Lan istripua
Bi langile zauritu dira Bilbon, etxe bateko egituraren zati bat gainera erorita
Gardeazabal auzoko etxe batean lanean ari ziren ezbeharra gertatu denean. Biak immobilizatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bi langile zauritu dira gaur arratsaldean, Bilboko Gardeazabal auzoko etxebizitza batean lanean ari zirela. Immobilizatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Poliziak jakinarazi duenez.
Istripua arratsaldeko 15:28ean gertatu da, Gardeazabal auzoko 11 zenbakian, Errekaldetik Peñascalera doen errepidean. Dirudienez, egituraren zati bat behera etorri eta gainera erori zaie. Suhiltzaileek erreskatatu dituzte bi langileak. Immobilizatu egin dituzte obra-hondakinetatik ateratzeko.
Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak etxebizitza finkatu dute. Eremua birsortzeko lanetan 320 etxe botako dituzte, eta horietako bat da.