Ekonomia -

Hazkunde ekonomikoa

Udaberritik aurrera ekonomia suspertzea espero du Espainiako Gobernuak

Dena den, urtarrila eta otsaila "hilabete zailak izan daitezkeela" ohartarazi dute; izan ere, suspertze ekonomikorako eta langabezia murrizteko "hilabete zailak izaten ohi dira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Luz Rodriguez Estatuko Enplegu idazkariaren hitzetan, udaberritik aurrera "astiro enplegua berreskuratzen hasi gaitezke". Dena den, urtarrila eta otsaila "hilabete zailak izan daitezkeela" ohartarazi dute; izan ere, suspertze ekonomikorako eta langabezia murrizteko "hilabete zailak izaten ohi dira".

Ildo horretan, Gobernuko aurreikuspen ekonomikoen arabera, 40.000 edo 50.000 lanpostu berri sortuko dira urte bukaeran.

"Dena den, egoera konplexua, zaila da, 4 milioi langabetu daudelako, baina enpleguaren hazkundeak astiro gora egingo du. Ez da Gobernuak nahiko lukeen bezain arina izango, baina azken finean hazkundea izango da", esan du.

Rodriguezek Bilbon egin ditu adierazpenok lan-istripuak saihesteko "Lanari eta osasunari" eskainitako erakusketaren inaugurazioan. Bertan, besteak beste, Gemma Zabaleta Enplegu sailburua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea