Ekonomia -

Zerga-bilketa

Bizkaiak 4.969 milioi euro bildu ditu uztailera arte, % 3 gehiago

Urtarrilaren eta uztailaren bitartean bildutakoa 2018ko jarduerarako aurrekontuetan zergen diru-sarrerei guztira ezarritakoaren % 66,9 da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Ogasunak 4.969,2 milioi euro bildu ditu urteko lehen zazpi hilabeteetan; beraz, adostutako zergen diru-bilketa 114,3 milioi euro gehiagokoa izan da, 2017ko epe berean baino % 3 gehiago.

Urtarrilaren eta uztailaren bitartean bildutakoa 2018ko jarduerarako aurrekontuetan zergen diru-sarrerei guztira ezarritakoaren % 66,9 da.

Foru erakundeak jakitera eman duenez, bildutako kopuru horretatik 2.609,8 milioi euro zuzeneko zergen bidez egin dute; iaz baino % 6,2 gehiago.

Zuzeneko zergen artean, PFEZ (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) % 5,1 igo da, laneko atxikitzeek % 6,3 egin dute gora, eta sozietate-zergaren bidez 716,6 milioi euro bildu dituzte; 2017an, aldiz, 634,4 milioi bildu zituzten.

Bestalde, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, % 3 igo da, 40,5 milioi euroraino; Ondarearen gaineko Zerga bidez jasotakoa, berriz, % 6,6 hazi da, 81,9 milioi bildu baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika gaur