Ekonomia -
Nafarroa
Langile bat hil da Iruñean, antza berezko heriotzaz
SOS Nafarroak baztertu du lan-istripua izatea; Pio XII etorbidearen aldakuntza-lanetan gertatu da, Nafarroako Unibertsitatea Klinikaren biribilgunearen ondoan.
Agentziak | Erredakzioa
53 urteko langile bat hil da ostegun honetako arratsaldean, antza berezko heriotzaz, Iruñean, Pio XII etorbidearen aldakuntza-lanetan.
SOS Nafarroak baztertu du lan-istripua izatea, Foru Gobernuak jakitera eman duenez; Exekutiboak zehaztu du gorpua medikuntza legalaren institutura eraman dutela, eta han egingo diotela autopsia.
Gertakaria, Nafarroako Unibertsitatea Klinikaren biribilgunearen ondoan gertatu da, beharginek lana amaituta, euren gauza batzen ari zirela. Une horretan, aipatutako iturriaren arabera, langilea zerraldo erori da, eta bertaratutako medikuek ezin izan dute ezer egin hori suspertzeko.