Ekonomia -

Negoziazioak

CCOOk eta UGTk ez dute urtarrilean greba orokorra deituko

Toxok (CCOO) azaldu duenez, erabakia Gobernuarekin eta patronalarekin negoziatzen jarraitzeko helburuarekin hartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek ez dute greba orokorra deituko urtarrilean, Espainiako Gobernuarekin eta patronalarekin "negoziatzen jarraitzeko helburuarekin". Hala ere, Gobernuak eta sindikatuek bihar egin behar zuten bilera atzeratu egin dute, agenda arazoak argudiatuz.

Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak azaldu duenez, "akordio zabal bat lortzeko borondatea dago". Ondorioz, urtarrilean behintzat, ez dute greba orokorrik deituko.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak sartutako "malgutasun ezaugarriak" eskertu ditu Toxok.

Lan erreformaren ondorioen inguruko ebaluazio bat proposatzea ere hitzarmenaren bidean jarri ditu eragile ezberdinak, CCOOko ordezkariaren esanetan. Puntu hori "ezinbestekoa" da sindikatuentzat, bere hitzetan.

Hala ere, hitzarmenetik "urrun" daudela berretsi du Toxok. "Oraindik ez gara ados jarri, urrun gaude". CEOErekin batera, Kongresuan ordezkapena duten alderdiek ere negoziazioetan parte hartu behar dutela gaineratu du CCOOko idazkari orokorrak.

Bestalde, hitzarmen "zabala" lortzearen alde agertu da ere UGTko burua. Krisi ekonomikoaren aurkako borroka modu hobeagoan egiteko "modu bakarra" dela uste du Candido Mendezek.

"Hitzarmena lor dezakegu, eta lortu behar dugu", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea