Ekonomia -
Aurreikuspena
Sindikatu abertzaleak: 'Pentsioei buruzko elkarrizketa antzerkia da'
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek greba orokor bat deitu dute urtarrilaren 27rako pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, Gobernua eta CCOO eta UGTren arteko elkarrizketa pentsioen erreformari buruz "antzerki on" baten parte da, eta baieztatu duenez, sindikatuek ezin dute botere politikoaren alde egin gai honetan.
Adierazpen horiek egin ditu Muñozek ELA, LAB STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako buruek eman duten prentsaurreko batean. Sindikatu horiek greba orokor bat egingo dute Euskadi eta Nafarroan, urtarrilaren 27an, pentsioen sistemaren erreformaren kontra.
ELAko buruzagiaren arabera, deialdia "eskubide sozialei egiten zaizkien erasoen tamainakoa" izango da, Muñozen ustez, pentsioen erreforma lan eta gizarte eskubideen kontra azkeneko 35 urteotan izandako eraso handiena izan baita.
Sindikatu abertzaleen ustez, erreformak langileek pentsio duin bat izateko duten eskubidea arriskuan jarriko du, eta eskubide hori izateko aukerak gutxituko ditu. Erreforma horrek kotizatzeko beharrezko denbora igo eta erretiratzeko adina 67 urtetan ezarriko du.