Ekonomia -
Saio bizia
Ibex 35ek % 2,67 gora egin du eta 10.300 puntuko maila gainditu du
Hirugarren egunez gora egin du Espainiako burtsak eta azaroaren hasierako mailan kokatu da.
Erredakzioa
Ibex 35ek % 2,67 gora egin du gaurko saioan eta 10.370,8 puntuko mailan kokatu da. Bankuek jasandako igoerak eta Espainiako Altxorreko baloreen jaulkipenak eragin dute saioko igoera.
Dena den, egunean zehar itxieran izandakoa baino hazkunde handiagoa izan du burtsak; izan ere, saio erdian % 3 gora egiten zuen eta 10.400 puntuko mailan kokatu da.
Hirugarren egunez gora egin du Espainiako burtsak eta azaroaren hasierako mailan kokatu da.
BBVAk igoera handiena jasan du (% 6,32). Atzetik, Banco Popular (% 6,21), Repsol YPF (% 6,18), Banco Sabadell (% 5,86), Bankinter (% 4,90), Banco Santander (% 4,79) eta Telefonica (% 1,87). Beherakadak izan dituztenen artean Iberia (% 2,19), ArcelorMittal (% 1,71) eta Ebro Foods (% 1,45).