Ekonomia -
Lan istripua
Gizonezko bat hil da behi batek buruan jota, Caceresen
Biktimak 64 urte zituen eta momentuan hil da buruan hartutako traumatismo gogorragatik.
Erredakzioa
64 urteko gizonezko bat hil egin da Caceresen izandako lan istripu baten ondorioz. Biktimak Arroyo de la Luz herriko nekazaritza-ustiategi batean lan egite ari zen behi batek buruan jo duenean.
Extremadurako 112 Larrieldiatarako Zentroak jakitera eman duenez, istripua 14:45ak aldera gertatu da “Los Lavaderos” izeneko lursailean, Cacereseko Casar errepidetik gertu.
Bertara gerturatu diren osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko, biktima momentuan hil baita buruko traumatismo gogorraren ondorioz.
Gaurko hau azken orduetan Extremaduran gertatutako bigarren lan istripua da, izan ere, atzo, Garrovillas de Alconetar herrian langile bat hil egin zen burdin karga bat gainera jausita araztegi baten lanetan.