Ekonomia -

Greben hasiera

Bizkaiko osasun zentroetako langileen % 80k hartu dute parte greban

Sindikatuek kalitatezko osasun publikoa eta lan-baldintza egokiak" lortzeko urtarril eta otsailerako deitu dituzten 14 greba-eguneko lehenengoa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) langileen % 80k sindikatuek urtarril eta otsailerako deituriko 14 grebetatik lehenengoan parte hartu dute. Helburuak "kalitatezko osasun publikoa eta lan-baldintza egokiak" lortzea dira, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez.

Etengabeko arretako guneetako ehun bat langile bildu dira gaur, 11:00etan, Landako (Durango) osasun zentroaren atarian, ''Ezegonkortasunik ez. Kalitatezko asistentzia bai'' lelopean, murrizketek herritar eta langileei eragin dietela salatzeko.

Euren ustez, "herritarrak ere kexatu egin beharko lukete, Bizkaiko EAGetan zerbitzuak kendu baitizkiete justu-justu orain, gripearen epidemiak eragin handia duenean".

Langileen ordezkariek salatu dutenez, Osakidetzak azaroaren amaierarako euren proposamenei erantzun eta sindikatuekin bilduko zirela zin egin zien, baina "oraindik ez digute ezer esan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea