Ekonomia -

Euskal ordezkaritza batekin

Lehendakaria Arabiar Emirerri Batuetan da, ekonomia akordioak lotzeko

Bidaiaren helburua enpresen topaketa ekonomikoak bultzatzea izango da. Gainera, Abu Dhabiren Etorkizuneko Energien inguruko Nazioarteko Goi-bileran parte hartuko du Patxi Lopezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak atzo, larunbatean, eman zion hasiera Arabiar Emirerri Batuetarako eta Qatarrerako bidaiari. Euskal ordezkaritza batekin, ekonomiari eta enpresei buruzko batzarrak egitea izango du helburu bidai honek, eta baita herrialde hartako gobernu-arduradunekin biltzea ere.

Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, alor honetako beste sailburuordeek, Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak, euskal merkataritza ganberen eta zenbait clusterren ordezkariek bidaia egin dute, lehendakariarekin batera.

Halaber, Abu Dhabiren Etorkizuneko Energien gaineko Naziorteko Goi-bileran hartuko du parte Patxi Lopezek. Alor ekonomikoan, kulturalean, energetikoan, teknologikoan, ingurunean eta turistikoan Euskadik duen gaitasuna erakutsiko du bertan.

Datorren ostegunera arte, hilak 20, iraungo duen bidai ofizial horrek Arabiar Emirerri Batuekiko eta Qatarrekiko harremanak sendotzea eta euskal enpresentzako negozio aukerak sustatzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea