Ekonomia -
Financial Times-en
Zapatero: 'Erkidegoek gehiegi gastatzen badute, esku hartuko dugu'
Gobernu zentralaren baimenik gabe, erkidegoetako Gobernuak ezin direla zorpetu gogorarazi du Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Autonomia-erkidegoek Espainiak krisialdia gaindi dezan euren gastuak eta zorrak murrizten ez badituzte, Gobernuak esku hartuko du, adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak.
"Gastu publikoaren kontrolari dagokionean, erkidegoen eredu izan behar dugu. Eta haiek erantzule izan behar dute. Betebeharrak euren gain hartu behar dituzte eta ez badute egiten, Gobernuak neurriak hartuko ditu", ohartarazi du Espainiako Exekutiboko presidenteak Financial Times egunkarian.
Rodriguez Zapaterok gogorazi duenez, Gobernu zentralaren baimenik gabe, erkidegoetako Gobernuak ezin dira zorpetu.
"Guk dugu horren giltza", azpimarratu du.