Ekonomia -

2020ra begirako konpromisoak

Lehendakariak gasen isurketa % 20 murrizteko konpromisoa hartu du

Patxi Lopez lehendakaria Nazio Batuen idazkari nagusiak, Banki Moonek, inauguratu duen etorkizuneko energiaren goi-bileran da egunotan

Pedro García Larragán

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak hainbat konpromiso hartu ditu 2020ra begira. Berotegi efektuko gasak % 20 murriztu nahi ditu, energia berriztagarrien produkzioa % 20 handitu nahi du eta Euskadiko energia errendimendua beste % 20 areagotu nahi du.

Patxi Lopezek, ministro taldeek antolatzen duten ekitaldian, Abu Dhabin, adierazi du Euskadik "lidergoa" duela energia eolikoa bezalako arloetan Gamesarekin eta Iberdrolarekin, eguzki energiarenean Sener-ekin eta baita itsas-energian eta auto elektrikoen arloan ere.

Mercedesekin eta Repsolekin dituen hitzarmenak ere gogorarazi ditu. Lehendakariarekin batera, Txinako, Indiako, Erresuma Batuko eta Senegalgo energia ministroek hartu dute hitza.

Lehendakariak azaldu du, "apaltasunez baina erabakitasunez" energia jasangarriago baten aldeko eredurako aldaketa egiteko prest dagoela Euskadi.

Etorkizuneko energien goi-bilera, munduan egiten den garrantzitsuena, gaur hasi da Abu Dhabin, Nazio Batuetako idazkari nagusiak, Ban Ki Moonek ireki du goi-bilera, eta Patxi Lopez lehendakaria agurtu du.

Ondoren, lehendakaria, Abu Dhabiko goi-bilerara joan diren euskal enpresen erakustokietan izan da. Sener, Ormazabal edota Bizkaiko Progenika dira han daudenetako batzuk.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia atzerrira "zabaltzeko helburuarekin", Jaurlaritzak "ahalegin guztiak" egingo dituela esan du Patxi Lopezek, baita Arabiar Emirerrietara ere, oso “merkatu garrantzitsua” delako.

Ia 200 lagun bildu dira lehendakariarekin

Goi bileran parte hartu ondoren, Abu Dabin bizi diren euskaldunak hartu ditu Patxi Lopez lehendakariak.

Ekitaldian 200 lagun izan dira. Abu Dabiko Fairmont Bab Al Bahr hotelean egin dute bilera. Bertan, Arabiar Emirerrietan bizi diren euskaldunen “funtsezko lana” goraipatu du lehendakariak.

.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea