Ekonomia -
Epaiaren zain
Iberdrolak ACSk "etekina eta garrantzia" lortu nahi dituela esan du
ACSk, aldiz, Iberdrolako administrazioari kalterik ez diola egin nahi esan du.
Erredakzioa
Iberdrolak salatu duenez, Bilbon eginiko epaiketan, ACSk "etekina eta garrantzia" lortu nahi ditu, Iberdrolako administrazioko Kontseiluan egoteko helburuarekin.
ACSk Sanchez Galan buru den enpresari min egin nahi diola ezeztatu du eta enpresak dion "areriotasuna" salatu ostean, "legezko eskubidea" aldarrikatu du kontseilari bat izateko Iberdrolan.
Adierazpen horiek bi enpresen abokatuek epaiketetan egindako ondorioen parte dira. Gaur epaiaren zain geratuko dira.
Epaiketa ACSk, Iberdrolako akziodun nagusienak, jarritako salaketagatik egin dute. Iberdrolak bi akordio hartu zituen, hala, ACSri Iberdrolako administrazio kontseiluan sartzea ekidin zuen.