Ekonomia -
Pentsioen erreforma
UGT eta CCOO: 'Zentzugabekeria da neutroiak eta erretiroak nahastea'
Bestalde, Estatuko Lan idazkariak esan du "zentral nuklearren gaia" ez dagoela Gobernuaren eta sindikatuen arteko negoziazio mahaian.
Erredakzioa
Zentral nuklearren itxiera data eta erretiro adina "nahasten duten" proposamenak ez dituzte onartuko UGT eta CCOO sindikatuek. Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo idazkari nagusiek gaur adierazi dutenez, horrelako proposamen bat onartzea "zentzugabekeria" litzate.
Bestalde, Estatuko Lan idazkariak esan du "zentral nuklearren gaia" ez dagoela Gobernuaren eta sindikatuen arteko negoziazio mahaian.
Bide horretan doan negoziazio bat onartzea "zentzugabekeria dela" berretsi dute gaur Toxok eta Mendezek. "Erretiro adinaren truke energia nuklearra onartzea ez dauka zentzurik", gaineratu dute.
Espainiako Gobernuak pentsioen erreformaren inguruan "akordio bat lortu nahi izatea" zalantzan jarri du Toxok. Bere hitzetan, negoziazioa "nahastu egiten duten" filtrazioak agertu dira azken egunotan. "Akordioa saihesteko lanean dabilela ematen du", gaineratu du.