Ekonomia -

KPI-a

Inflazioa bere horretan mantendu da abuztuan EAEn eta Nafarroan

Urte arteko tasa % 2,2koa da EAEn, eta Nafarroan % 2,4koa. Argindarra asko garestitu da, baina erregaien prezioak konpentsatu du igoera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldaketarik ez da izan kontsumorako prezioen indizean (KPI) abuztuan: urte arteko tasa % 2,2koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) y % 2,4koa, Nafarroan.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, uztailarekin alderatuta, hamarren bat garestitu dira prezioak EAEn. Argindarra nabarmen garestitu da, baina erregaien prezioak konpentsatu du igoera.

Foru erkidegoan, tasa % 2,4an ezarri da, uztailean bezala.

EAEn bezala, Estatuan ere % 2,2an geratu da inflazioa. Aurreko hilabetearekin alderatuta, hamarren bat igo dira prezioak, argindarraren garestitzeak bultzatuta eta arropa eta oinetakoen merkatzeak arinduta.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak