Ekonomia -
Goi-bilera Frantzian
Sarkozyk Zapateroren adorea goraipatu du erreformak abian jartzeagatik
Sarkozyk Zapatero hartu du gaur Eliseoan. Euroa indartzeko lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dute bi presidenteek.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapateroren adorea goraipatu du Espainian krisiari aurre egiteko erreforma ekonomiko kementsuak abian jarri izanagatik.
Era berean, Sarkozyk bere "kemena" goraipatu du eta Frantzia lagun izango dutela esan dio Zapaterori.
Zapatero eta Sarkozy goi-bilera egin dute Frantziako Eliseoan.
Bileraren ostean ez dute prentsaurrekorik egin, baina agiri bat eman diete hedabideei.
Espainiak eta Frantziak "euroguneko lehiakortasuna sustatzeko eta hazkunde ekonomikoa lortzeko ekonomien elkartasuna" eskatu dute.
Bileran, gehien bat, euroguneko egoera ekonomikoari buruz hitz egin dute, Espainiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.
ETAren inguruan ere diagnostiko bera egin dute.