Ekonomia -

BIZKAIA

ITP Aerok 14,2 milioi inbertituko ditu lantegi berrian eta 60 lanpostu sortuko ditu

Lantegi berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuko da, Derion. Aeronautikako motorrak estaltzeko osagarriak egingo dituzte bertan.

Lanen hasierako ekitaldia. ETBk grabatutako irudietatik ateratako pantaila-irudia.
Lanen hasierako ekitaldia. ETBk grabatutako irudietatik ateratako pantaila-irudia.
ITP lantegi berriaren lehen harria jarri dute Zamudioko teknologia parkean

1:20

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ITP Aero konpainiaren Derioko lantegi berria bidean da. Gaur jarri dute lehendabiziko harria, eta guztira 14,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute. Aeronautikako motorrak estaltzeko osagarriak egingo dituzte bertan.

Lantegi berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo dute eta 160 langile izango ditu: 60 lanpostu berri eta birkokatutako 100 langile.

Fluido sistemak eta aeronautikako motorrak estaltzeko erabiltzen diren egiturak egingo dituzte Rolls-Roycerentzat.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Carlos Alzola ITP Aeroko zuzendari nagusia izan da lan horiek abiatzeko ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Derio azken ordukoa