Ekonomia -

Langabezia

Porrot egin du langabeen giza-kateak

Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Monkloa Jauregia ezin izan dituzte giza-kate batekin lotu, ehun pertsona bakarrik agertu baitira deialdira. Ekimenak langabeen egoera salatzea zuen helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresua eta Monkloa Jauregia langabeek osatutako giza-kate batekin batzeko asmoa zuten. Espainiako Langabeen Elkarteak antolatutako deialdiak ez du arrakastarik izan ehun pertsona bakarrik azaldu baitira protestara, nahikoa ez, bi erakundeen arteko bost kilometroak batzeko.

Agintari politikoei krisiari aurre egiteko irtenbideak eskatzeko helburua zuen protestak eta horrez gain langabeen eskakizunak biltzen dituen hainbat manifestu helarazi nahi zizkieten.

Ekimenak ez du babes handirik izan eta, azkenean, ilara sinbolikoa izan behar zuenak manifestazio bat izaten amaitu du. Langabeen elkarte ordezkariek adierazi dute gaurkoa lehenengo ekimena izan dela, baina protesta gehiago dituztela antolatuta.

Espainiako Langabeen Elkarteak 8.000 kide ditu. Gaurko ekimena lau milioi langabek bizi duten egoera salatzeko antolatuta zegoen. Besteak beste, langabezian dauden hiritar askok Espainiako Gobernuaren 426 euroko laguntza galdu dutela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea