Ekonomia -
Balantzea
EAEko industriak duela urtebete baino % 11,7 gehiago fakturatu zuen uztailean
Nafarroan hazi zen gehien industriaren negozioa Estatu osoan, % 29 hain zuzen ere.
agentziak | erredakzioa
EAEko industriaren salmentak % 11,7 hazi ziren uztailean aurreko urteko datuekin alderatuta, baina eskariak % 0,3 egin zuen behera, Espainiako Estatistika Insitutuak (INE) jakinarazi duenez.
Sektorearen negozio bolumenak % 8,9 egin du gora aurtengo lehenengo zazpi hilabeteetan 2017ko epe beraren aldean, eta eskaria % 5,3 hazi da batez beste.
Nafarroan hazi zen gehien industriaren negozioa Estatu osoan, % 29 hain zuzen ere, eta EAE bosgarren postuan geratu da zerrenda horretan.
Eskaeren kasuan, aldiz, EAE azken postuetan geratu da, laugarrena atzetik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea