Ekonomia -

Industria datuak EAEn

Industriaren produkzioa % 3 hazi zen 2017an EAEn

Industriaren produkzioa % 3,3 hazi zen Araban eta Bizkaian, eta % 2,4, berriz, Gipuzkoan.

Langileak treneko bagoiak egiten. Argazkia: EiTB.
Langileak treneko bagoiak egiten.
Langileak treneko bagoiak egiten. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa % 3 hazi zen 2017. urtean, aurreko urteko datuekin alderatuta. Araban eta Bizkaian, % 3,3ko hazkundea izan zuen indizeak, eta Gipuzkoan, berriz, % 2,4koa, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak astearte honetan zabaldutako datuen arabera.

Euskal industrian pisurik handiena duten sektoreei dagokienez, kautxu, plastiko eta metalezkoak ez diren beste produktu mineralek % 7,4ko hazkundea izan zuten iaz. Industria kimikoaren (% 5,6) eta produktu informatiko, elektroniko eta optikoaren (% 5,5) sektoreek ere hazkunde aipagarriak izan zituzten.

Kontrako muturrean, ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-% 3), produktu farmazeutikoen fabrikazioa (-% 2,4) eta material eta ekipo elektrikoa (-% 0,6) dira jaitsiera handienak izan dituzten sektoreak.

Industria sektore handiei dagokienez, bitarteko ondasunek % 5,4ko hazkunde metatua izan zuten, energiak % 2,9koa eta kontsumo ondasunek % 2,5ekoa (ez iraunkorrek % 1,5 egin zuten behera eta iraunkorrek % 13,5 gora). Ekipo ondasunek ez zuten aldaketarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Industria sektorea gaur